XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Billera eder bat
Iraillaren emezortzian joan giñan Arantzazu`ra El Diario Vascok artzen du billera orren ardura
.
Bertsojartzaille talde batek an goretsiz euskal kultura meza entzunda bazkaldu gendun, ori da gure oitura
.
Urtero pozik artzen degu, bai Arantzazu`ko bidea gure billaren miresgarri det lagunen gizalegea
.
An ospakizun unkigarria; arantza artean Lorea kezka gorioan bizi baigera, ez degu etsi ordea
.
Gure Errian ba-da oraintxe eztabaida eta naspen aldi berean izkuntzak ere ordu makiña bat ezten
.
Penak arinduz saiatzen gera gu bertso batzuk idazten, ongi ba-dakit goiko maillara ni ez naizela irixten
.
Izkuntza degu, anai-arrebok, Euskalerriaren ikur, orrela izanda urtetan zear, baiña auldurik dago gaur
.
Euskara zar au galtzen badegu gureak egiñik agur Erdalerria izango zera gure asaba zarren lur
.
Urrengo urtean berriz biltzeko izan dezagun osasun baita bertsoak jartzeko ere gaur degun aiña gaitasun
.
Euskalerriak izan dezala bear dut ainbat ondasun, Ama Birjiña, gure negarrak biur itzazu poztasun
.
Lan apal au da neurri batean nere barruaren berri, eta lagunak, garbi zerate euskal senaren iturri
.
Esker bero bat Diariori or ba-da euskal egarri, eskerrikasko laguntzagatik gure maixu on Basarri.
Joxe Mari Murua (Donostia).